Emanaldi literario-musikala: ‘Ipuina engainua da’
- Música
- Recital
Emanaldi literario-musikala: ‘Ipuina engainua da’.
Iban Zaldua y Miren Narbaiza ofrecerán un recital con música en vivo con pasajes del último libro de Zaldua, ‘Ipuina engainua da’.
Apirila 18, asteartea.
19:00.
Euskara.
Sarrera doan.
Goiuri Jauregia .
Matxete plaza 1.
Vitoria-Gasteiz.
Calendario Congresual de Vitoria-Gasteiz / Web
Basque Capital-Kultura / Agenda////
///
Iban Zalduak eta Miren Narbaizak zuzeneko musika oinarri duen errezitaldia eskainiko dute eta Zalduaren azken liburuko pasarteak elkartuko dira bertan: «Ipuina engainua da».
Iban Zaldua (1966). Historia irakaslea da eta donostiar gasteiztartua. Ipuingilea da batez ere: «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» (2000), «La isla de los antropólogos y otros relatos» (2002),»Itzalak» (2004), «Etorkizuna» (2005, Euskadi Literatura Saria), «Biodiskografiak» (2011), «Inon ez, inoiz ez» (2014), «Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak» (2018), Nola izan garen gauza (2021). Nobelak ere argitaratu ditu: «Si Sabino viviría» (2005), eta «Euskaldun guztion aberria» (2008). Saiakera egilea ere bada: «Ese idioma raro y poderoso», (Saiakeren Euskadi Literatura Saria 2012) eta 2021eko «Panfletario», besteak beste. Gainera, «Azken garaipena» (Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria 2011) komikiaren gidoiaren egilea da Iban Zaldua. Argitaratutako bere azken lana 2022koa da: «Ipuina engainua da» narrazio-liburua. Literatur eta musika kritika ere lantzen ditu: Volgako Batelariak literatur aldizkariko partaide izan zen, eta blog bat dauka, Oharrak & Hondarrak izenekoa.
Miren Narbaiza (Eibar, 1986) kazetaria da. Musikari aritu da ia bi hamarkadaz. Hastapenak Napoka Iria bikoan egin zituen Ander Mujika (Testura, Anari) elgoibartarrarekin batera. Ordutik estilo askotariko taldetan ibili da gitarra akustikoak, elektrikoak, teklatuak eta ahotsak gehituz: Dual Split, Joseba B. Lenoir, Perlak edo Drumkopters taldeekin, besteak beste. 2017an MICE sortu zuen artistikoki hazteko espazio bezala. Izen bereko diskoa argitaratu zuen urte hartan, lau kantuz osaturiko Zilar printzak EP-a 2019an eta Lautada izeneko diska luzea 2022an. Joseba Baleztenarekin batera Gakobeltz Hit Faktoria grabazio eta ekoizpenerako espazioa kudeatzen du Arabako Durana herrian. Arabako musikarien aterpe izateko sortu zen Erraia kolektiboko kidea da eta Durangoko Azokan jaio zen Ahotsenea elkarteko koordinatzailea da.
///
Gasteizko udala