Zea Mays

  • Música
Zea Mays

Zea Mays.

Maiatzak 13 larunbata.

Ateak 20:30 h.

SOLD OUT / SARRERA AGORTUTA.

Jimmy Jazz.

C/ Coronación de la Virgen Blanca, 4.

Vitoria-Gasteiz.

Jimmy Jazz / Web

Basque Capital  – Kultura / Agenda

///

Zea Mays-en bazen jada tendentzia sintetizadoreak erabiltzearena. “Atera” (2019) nolabait 80. hamarkadako sonoritateaz bustitzen bazen, oraingo “Adore, Kemena, kuraia”n sinteak ezinbestekoak dira jantziaren ehunduran eta osagarrietan. Txip eta emulazioek disko osoa nabartzen dute, eta harmonikoki bizi dira taldeak duen bihotzetiko rockarekin. Ikus dezagun.

Aipatu beharra dago Rozalénekin egindako kolaborazio gozoa, “Ez naiz ni”, balada, sinteak, gitarra garbiak, espazioak… eta argi asko. Zoragarria. Eta amaitzeko beste kanta bi, amets eta ibilbide sendo eta argi baten adierazle diren eta diska hau ixten dutenak.

Bukatzeko gauza bat argitu nahiko nuke: letrek ematen dute inspiratuta daudela tumore batekin bizitzeak dakarren egoera emozional eta sentikorrean. Baina ia letra gehienak diagnostikoaren aurretik idatzi ziren eta Aiorak berak ere ezin du azaldu nola testuak hain ondo bat datozen bizitako garai hartako sentimendu munduarekin, beste egoera guztiz ezberdin batean sortu zirenean.

__Pablo Cabeza

///

///

Programación horaria

Nuevo día

Banner BC lateral salud 3