‘Argako erregina’
- Actividades infantiles
- Teatro
‘Argako erregina’.
Estefanía de Paz. Antzerkia.
Kultura Plazara!.
Utzailak 13, osteguna.
19:30-20:25.
Publiko guztiak.
Euskara.
Hegoalde gizarte etxeko plaza.
Vitoria-Gasteiz.
Basque Capital – Kultura / Agenda
Kultura Plazará! / Gasteizko udala
///
Argako erregina
Nor izan zen Remigia Echarren? Eta zergatik deitzen zuten Argako erregina? Eszenaz-eszena zirku-artearen historian atzera egingo dugu eta emakume artista hau ezagutuko dugu, funanbulista nafar honen istorio bitxia. Ikuskizun honetan hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistikok egiten dute bat, alegia, narrazioak, interpretazioak, objektuen antzerkiak, ilusionismoak, arte plastikoek, arkakusoen zirkuak, klownak eta zirkuak.
Ikuskizun xamur bat emakume artista hau ezagutzeko, Estefanía de Paz.
konpainia nafarrak aurkeztuta.
///
Kultura Plazara!
Udal Kultura Zerbitzuak uztaileko eta abuztuko arratsaldetarako beste ekimen bat prestatu du. Kultura Plazara! du izena eta, programa horri esker, gasteiztarrek hainbat diziplina eszeniko bateratuko dituzten ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute: dantza, txotxongiloak, zirkua, antzerkia eta musika, besteak beste. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du programak.
Kartelak Gasteizko plaza eta gizarte-etxe askotan uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitarte egingo diren eta sarrera librea izango duten 13 emanaldi biltzen ditu. Kultura Plazara! 2023 egitasmoak tokiko (Euskadiko) eta Madrilgo, Aragoiko eta Kataluniako artisten eta konpainien sormen-lana ezagutzeko aukera eskainiko du.
//
Gasteizko Udala
//