Inicio Agenda Recorridos Olarizuko Lorategi Botanikora bisita gidatua

Olarizuko Lorategi Botanikora bisita gidatua

  • Recorridos
Visita guiada al Jardín Botánico de Olarizu

Olarizuko Lorategi Botanikora bisita gidatua.

Otsailak 11, igandea.

12:00 a 13:30.

Publiko guztiak.

Euskara.

Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea).

Olarizu.

Vitoria-Gasteiz.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia / Web

Basque Capital  – Kultura / Agenda

Olarizuko Lorategi Botanikora bisita gidatua

Europan zehar ibiltzea gustatuko litzaizuke, baina ez duzu astirik?

Ordu eta erdiko bidaia proposatzen dizugu, Olarizuko Lorategi Botanikotik irten gabe. Finlandiatik Italiaraino.

Paisaiez gozatzen duzu, baina hobeto ulertzea gustatuko litzaizuke?

Kontinentea iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu, klimaren, lurraren eta basoen arteko harremana ezagutzeko.

Zerbait gehiago jakin nahi duzu paisajia horien historiaz eta bertan bizi den jendeaz?

Eskualde bakoitzeko bitxikeria eta ohitura batzuk kontatuko dizkizugu, baita bertako baso-baliabideen aprobetxamendu iraunkorra ere. Etxeak edo musika-tresnak eraikitzeko, likoreak eta marmeladak egiteko… Baina basoak beste funtzio batzuk ere betetzen ditu, eta azalduko dizkizugu.

Natura gustatzen zaizu, baina landareak ezagutzea zaila iruditzen zaizu?

Bidaia honetan konifero eta hostozabalen basoak zeharkatuko ditugu, eta izei, urkiei, pinuei, alertzeei, pagoei, haritzei, ezkiei edo astigarrei buruz hitz egingo dugu. Haien hostoei eta fruituei erreparatuko diegu, edo haien azalari, ezaugarri horiekin ezagutzen ikasiko baituzu.

Animatuko zara?

Olarizuko Lorategi Botanikoa ezagutzeko zailtasunik gabeko paseoa izango da.

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

 

Etiquetas: ,
Banner BC lateral salud 3