Inicio Agenda Teatro ‘Hondamendia’

‘Hondamendia’

  • Teatro
hondamendia

‘Hondamendia’.

Otsaila 8, asteazkena.

19:30.

Prezioa: 15 €

Principal Antzokia.

San Prudencio 29.

Vitoria-Gasteiz.

Udal antzoki sarea / Web

Basque Capital  – Kultura / Agenda

///

Hondamendia

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Zuzendaria: Ximun Fuchs.

Egilea: Harkaitz Cano.

Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti.

///

Udal Antzoki Sarea.

///

///

Programación horaria

Nuevo día

Banner BC lateral salud 3