Inicio Agenda Actividades infantiles Música Kontukontzertua: musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna

Kontukontzertua: musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna

  • Actividades infantiles
  • Música
musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna.

Kontukontzertua: musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna.

Apirila 16, igandea.

18:30.

Haurrak.

Euskara.

Sarrera doan.

Goiuri Jauregia .

Matxete plaza 1.

Vitoria-Gasteiz.

Calendario Congresual de Vitoria-Gasteiz / Web

Basque Capital-Kultura / Agenda////

///

Kontukontzertua: musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna.

Kontuak, ipuinak eta musika inspirazio izanik sortutako ikuskizuna. Marianok, eskenatokian sakabanaturik, instrumentu anitz eta bereziak izango ditu. Kontrabaxua, ukelelea, indiarren txirula, darbuka, melodika, soinuak egiten dituzten tramankuluak eta maleta eta latez eginiko bateria ere bai! Nerea bere ahots, gorputz eta objektu adierazmenarekin arituko da. Ipuinen jatorri eta sonoritateak eraman ditu Nerea eta Mariano rap, cumbia edota rock & roll bidez kantatzera kontuak. Abestiak eta istorioak tartekatzen dituen ikuskizun honetan ikusleari poliki-poliki sartu eta abesten eta parte hartzen bukatzeko aukera ematen zaio.

Antzerki taldeaz

NAITA Produkzioak Nerea Ariznabarreta Izcueren eskutik jaio zen 2017an, bi urtez antzerki fisiko eta sorkuntza kolektiboko graduondoko ikasketak egin ostean Londres eta Berlin artean LISPA eskolan (London International School of Performing Arts). Bultzada horretatik eta ikerketa, esperimentazio eta nahi bateratua duten taldeak batzetik jaio da.

Proiektu gaztea izan arren, 2008an Zurrumurru Antzerki Taldearen sortzaileetako bat izanaren esperientzian oinarritzen da, eta geroztik antzerki talde ezberdinetan lan egin izanean ere bai.

NAITAk lengoaia eszeniko berrietan egiten du apustua, diziplina artistikoak eta antzerki estilo ezberdinak batzean sortzen duen lengoaia propioan. Antzerki fisikoa, zuzeneko musika, maskarak eta objektu manipulazioa dira produkzioetako adierazpenetako batzuk.

///

Gasteizko udala

///

///

Banner BC lateral salud 3