Inicio Agenda Charlas ‘Zer da gure gazteek naturari buruz dakitena?’ – Hitzaldia

‘Zer da gure gazteek naturari buruz dakitena?’ – Hitzaldia

  • Charlas
Zer da gure gazteek naturari buruz dakitena

‘Zer da gure gazteek naturari buruz dakitena?’.

Hitzaldia.

Unai Ortega Lasuen. Biologian doktore, ikerlari eta EHUko irakaslea.

Otsailak 22, osteguna.

19:00.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea.

Floridako ibilbidea 9.

Vitoria-Gasteiz.

Basque Capital  – Kultura / Agenda

Ignacio Aldecoa KulturaEtxea / Web

 

‘Zer da gure gazteek naturari buruz dakitena?’

DBHko ikasleek zailtasunak dituzte hegaztiak identifikatzeko, eta biosfera erreserben edo paduren funtzionamenduari buruz duten ezagutza mugatua da. Ezezagutza honek eragin handia du naturaren kontserbazioa ulertzeko orduan, ingurumenarekiko jarrera ona izan arren gazte askok uste baitute natura babesteko ahaleginak gehiegizkoak eta oztopo direla garapen ekonomikorako.

Hitzaldian Euskal Herriko gazteen biodibertsitatearekiko ezagutzak eta jarrerak determinatzeko ikerketa desberdinen emaitzak aurkeztuko dira, biodibertsitate-alfabetatze baterako estrategia egokiak diseinatzeko gakoak azpimarratuz eta gazteak sentsibilizatzeko tresna zenbait aurkeztuz.

– Ignacio Aldecoa Kultura Etxea –

 

Maite dena bakarrik babesten da. Ezagutzen dena bakarrik maite da.

– Cousteau –

 

Programación horaria

Nuevo día

Banner BC lateral salud 3