‘100 diska’

  • Exposiciones
100 diska

‘100 diska’. Euskal musika 1960-1990.

2024ko maiatzaren 10etik ekainaren 23ra.

Montehermoso Kulturunea.

Fray Zacarías Martínez, 2.

Vitoria-Gasteiz.

Basque Capital  – Kultura / Agenda

Montehermoso Kulturunea / Web

 

Binilozko diskoen ehun azal baino gehiago biltzen ditu erakusketa honek, lehen eta bigarren belaunaldiko euskal kantagintza berriaren lehen 30 urteak, 1963 eta 1993 bitartean. Garai nahasi hartan erraztasunak baino oztopo gehiago izan zituzten abeslariek eta taldeek.

Karpeten diseinua, musika aurkezteko bilgarria bera (artwork), artea ziren berez, eta euskal artista nabarmenek beren arrastoa utzi zuten haietan ere. Azal haiek, eta dituzten iruzkinek, gidatuko gaituzte garai hartan bizi izan zirenentzat oroitzapenez eta azken hamarkadetako Euskal Musika besterik ezagutzen ez dutenentzat sorpresaz beteriko ibilbide honetan.

Hiru proiekzio ere izango dira erakusketan: Mairuelegorreta;iluntasunetik argitasunera, Memoria eraikiz: Rock vasco ¡Radikal?! eta La música que se hace en Euskadi, guztiak balio dokumental handikoa. *

* Montehermoso Kulturunea

 

100 diska

 

Programación horaria

Nuevo día

Banner BC lateral salud 3