Inicio Agenda Charlas ‘Idazlea psikoanalizatzen. Dibaneko solasaldia’

‘Idazlea psikoanalizatzen. Dibaneko solasaldia’

  • Charlas
Idazlea psikoanalizatzen

‘Idazlea psikoanalizatzen. Dibaneko solasaldia’.

Katixa Agirre eta Aitziber Pérez de Karkamoren arteko elkarrizketa.

Apirila 14, ostirala.

19:00.

Euskera.

Sarrera doan.

Goiuri Jauregia .

Matxete plaza 1.

Vitoria-Gasteiz.

Calendario Congresual de Vitoria-Gasteiz / Web

Basque Capital-Kultura / Agenda////

///

Katixa Agirre eta Aitziber Perez de Karkamoren arteko solasaldia, zeinetan errepasatuko diren idazlearen obsesioak eta ohiko gaiak, bere biografiari jarraika eta psikonalisi ariketa eginda.

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981), euskal idazlea da. Sua falta zaigu ipuin bildumarekin eman zion bultzada bere idazle lanari, 2007an. 2009an Habitat narrazio bilduma argitara eman zuen, Igartza bekaren laguntzaz. Haur eta gazte literaturan ere lan batzuk argitaratu ditu, esate baterako, Amaia Lapitz (2010, 2013, 2021) nobela sorta. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron, Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz. 111 Akademia saria eskuratzeaz gain, nobela hori hainbat hizkuntzatara itzuli zen. 2018an Amek ez dute nobela argitaratu zuen, zortzi hizkuntzatara itzuli dena eta zinemarako egokitzen ari dena egun. 2022ko udazkenean bere azken eleberria argitaratu zuen, Berriz zentauro (Elkar), dagoeneko gaztelaniaz eta katalanez ere badagoena. Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea da EHUn.

Aitziber Pérez de Karkamo. Komunikazio askean kolaborazioak eginez, gehienbat prentsa idatzian eta irrati arloan, betiere kazetaritza feministatik. Hedabideen arloan, egun Gara egunkarian eta Hala Bedi irratian kolaboratzen du. Instituzio eta elkarteekin kolaborazioak. Mahainguru, hitzaldi eta ekimenen aurkezpena eta gidaritza, LGTBI kolektiboen ekimenena eta ekimen feministena, batik bat. Baita liburu eta bestelako idatzizko lanen aurkezpena ere.

///

Gasteizko udala

Banner BC lateral salud 3