‘Kortxoaren dilema’
- Teatro
‘Kortxoaren dilema’.
Konpainia: Tartean Teatroa.
Egilea: Patxo Telleria.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Martxoak 7, osteguna.
19:30.
Publiko guztiak.
Prezioa: 15 €.
Euskaraz.
Principal Antzokia.
San Prudencio 29.
Vitoria-Gasteiz.
Basque Capital – Kultura / Agenda
Antzerki joko dibertigarria; gatazka politikoak eta dilema moralak sakontasun zama handiaz jorratzen baditu ere, daukan egiturak komedia bihurtzen du eta ez drama. Izan ere, endredozko komedia da, non etengabe ateratzen ari diren untxiak txisteratik, eta ezer ez da ematen duena.
Ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa den Etika eta Filosofia Politikoko katedradun irakasle jubilatu batek pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan emandako erradioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du dohaintza. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat besterik ez da. Eta aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, irakaslea bera izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan ala bizitza salbatu.
Konpainia: Tartean Teatroa
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia diseinua: Fernando Bernués
Antzezleak: Patxo Telleria, Mikel Martinez
Soinu-diseinua: Adrian Garcia de los Ojos
Jantziak: Ana Turrilas
Argiztapena: David Rodriguez
Udal Antzoki Sarea