Neomak
- Música
Neomak.
‘Kontu zaharrak berri’.
Apirilak 23, asteartea.
19:30.
Publiko guztiak.
Euskara.
Teatro Principal Antzokia.
San Prudencio 29.
Vitoria-Gasteiz.
Basque Capital – Kultura / Agenda
Neomak zazpi emakume dira; txikitatik bizi izan dute musika, trikitia eta pandero txapelketetan, dela bikote dela lehiakide gisa. Ondoren, Sorginak taldea osatu zuten, eta mundu osoan jardun zuten Kepa Junkerarekin batera. Neomak hitzak «ilargi berriak» esan nahi du grezieraz. Taldeak eutsi egiten dio esentziari, instrumentu tradizionaletan —trikitia eta panderoa— oinarrituta, baina teknologia berriek eta fusio elektronikoak sortzen dituzten aukerekin konbinatzen ditu.
Neomak ezarritakoa apurtzera dator, trikiti eta pandero tradizionala elektronikaz blaituz, istorio zaharrak berritzera, entzulea dantzarazi eta gozarazteko. Haiek diotenez, «gure sustraiak ohoratuz, baina berriturik eta aire fresko dakargula»; haien izena bezala, ilargi berriak dira. *
* Udal Antzoki Sarea