Portada » ‘MIKROBISITA – ATARIA, URTAROAREN ARABERA’ / Igandeak

‘MIKROBISITA – ATARIA, URTAROAREN ARABERA’ / Igandeak

Ataria

‘Mikrobisita – Ataria, urtaroaren arabera’.

Igandeak.  

Ordutegia: 16:30 – 17:05.

Norentzat: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.

Euskara.

Partaide-kopurua: 10.

Izena ematea: udal webgunean.

Ataria.

Salburua.

Atariako agenda

Basque Capital-Kultura: agenda


 

Deskribapena:

«Ataria, urtaroaren arabera» mikrobisita 35 minutuko ibilbide txikia da, naturan egiten dena, Atariaren inguruko eremuan barrena. Etxeko txikienentzat da (3-6 urte bitarteko haurrentzat). Helburua da haurrei laguntzea eta ezagutzera ematea gure ingurune hurbilenaren alderdi desberdinak eta urtaroaren arabera ingurune horretan gertatzen diren aldaketak.

Naturan barrena egiten den ibilbide horren bidez, behatu eta jakin ahal izango dute zer aldaketa egiten dituzten gure inguruneak eta bertan bizi diren izaki bizidunek, intsektuek, likenek, hostoek, landareek, animaliek eta abarrek. Ingurua aztertuko dugu, eta esploratzaile txiki bihurtuko gara, lupak, tximeletak harrapatzekoak, lupa duten potoak eta beste hainbat tresna erabiliz.

CEA / Gasteizko udala.