Portada » ‘TRIBIZ, BASERRI GALDUE’ / mar. 20

‘TRIBIZ, BASERRI GALDUE’ / mar. 20

tribiz baserri galdue

‘Tribiz, baserri galdue’.

Jon Ander Urresti.

Antzezlana.

Martxoak 20, igandea.

19:00.

Ohianeder Euskararen Etxea.

Fray Zacarías Martínez kalea 2.

Ohianeder Euskararen Etxea – Web

Basque Capital – Kultura / Agenda

‘Tribiz, baserri galdue’.

Jon Ander Urresti.

Antzezlana.

Martxoak 20, igandea.

19:00.

Ohianeder Euskararen Etxea.

Fray Zacarías Martínez kalea 2.

Ohianeder Euskararen Etxea – Web

Basque Capital – Kultura / Agenda

////


Jon Ander Urresti aktore eta sortzaileak Tribiz, baserri galdue antzezlana osatu du. Bere familiaren baserri zaharrean aurkitutako tresnak oinarri hartuta, osatu du nostalgiaren inguruko antzezlana:

“700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.

Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita.

Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena?

Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak.

Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?”

  • Sortzailea eta antzezlea: Jon Ander Urresti
  • Zuzendaritza bidelaguntza: Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra
  • Ikuskizun mota: Antzerki dokumentala
  • Iraupena: 50´

 

Oihaneder Euskararen Etxea